AZTERKETAK!!!

Ba hori, hemendik nahiko gutxira hasiko zaretela azterketak egiten. Jakingo duzue zer den instian nota on bat (edo batzuk, espero) ateratzea. Eta, azken batean, horretan datza gure nahirik handiena: notetan. Azterketa bat bueltatzen digutenean, ikusten dugun bakarra da emaitza. Berdin zaigu nola lortzen dugun, edo zer egin behar den 5 bat baino gehiago lortu ahal izateko. Eta kopiatu behar bada, ba hori, kopiatzen dugula. Badakizue zertaz hitz egingo dugun gaur? Oso ondo, oso azkarrak zarete. Bai, azterketak izango ditugu mintzagaia. Esate baterako, hemengo testu hauetan:
1 2 (Bai,badakit, ez daude euskaraz idatzita. Eta ez, ez dira OSORIK irakurri behar, 5-10 minutuko begirada baino ez diezue eman behar).
Eta orain, galderak. Zer espero zenuten, galderarik gabeko sarrera?

  1. Azterketak,testak, horrelakoak egin beharko ez balira, zein(tzuk) izango litzateke/lirateke benetan pertsona batek dakiena modurik egokiena/k?
  2. Azterketak justuak dira? Zergatik?
  3. Zuen lagunen batek oso azterketa garrantzitsu bat egin behar du. Zeintzuk izango lirateke bete behar diren azterketa on bat egiteko urratsak? Pentsatu eta azaldu (4-5 urrats).
  4. Inoiz saiatu zara azterketetan kopiatzen? Zergatik?
  5. Eta, bukatzeko, gozatu bideoarekin (ez duzu ezer entzun behar, beraz, amatatu borazgailuak).

Kaixo mundua!


Hau da klaseetan erabiliko dugun blogaren lehen sarrera. Honekin batera ongietorririk beroena eman nahi dizuet. Hasik aurretik gogoratu beharreko gauza batzuk:

  • Hau ez da jolasteko zerbait, lan egiteko baizik. Horrek esan nahi du zentzudunak izan behar garela zer idazten dugunarekin. Bai, notarako balio du.
  • Saiatu ondo irakurtzen, eskatzen zaizuna ondo ulertzen eta, ondoren, aurrera eramaten. Bai, egin beharreko gauzak ordenean egin behar dira, pentsatuta dauden moduan.
  • Errespetua mantendu behar da, ez hasi tontakeriatan, edo lizunkeriak idazten. Esan dugu hau guztia notarako dela?
  • Kontrakoa ez bada esaten, planteatzen zaizuena bakarkako lana izango da. Beraz, izan zaitez originala, jarri neuronak martxan eta… disfrutatu, hau nahiko gauza erakargarria izan daiteke ondo egiten bada.

Eta gehiago esan gabe, has gaitezen…